GURASO ELKARTEAK, enpresak, klubak, kitol taldeak, elkarteak, familiak, lagun taldeak…

talderik baduzu, deskontua duzu. 20 lagunetik gora, merkeagoa aterako zaizu IrriSarri Landera etortzea. Gainera, monitoreekin egiten diren jarduera-orduak erreserbatzen ahalko dituzu, itxaronaldirik ez izateko.

Ikastetxeak

Aurretiazko plangintza pertsonalizatua, monitore espezializatuak.

  • Hegazti eta animalia hotsak entzunen dituzu, eta zorte pixka batekin, ikusi ere eginen dituzu.
  • Instalazio berriak.
  • Jarduera guztiak Parkean berean.– Gaueko jarduera dinamizatuak.

Enpresak

Topaketak, prestakuntza-mintegiak, bilerak, biltzarrak, outdoor training, team building. Behar bezalako instalazio eta bitartekoak ditugu zure behar guziei erantzuteko: 300 lagun sartzeko moduko bilera gela moldagarriak.

Ezkondu aurreko agurrak

Ezkondu aurreko jairen bat antolatzen baduzu, hainbat plan ditugu zuretzat pentsatuak.

Barne daude jarduerak, janaria, edaria, eta ustekabekoren bat edo senargaiarentzat edo emaztegaiarentzat. Hemen ere lo egin dezakezue.

Ekitaldiak

Ezkontzak, jaunartzeak, bataioak, etab. IrriSarri Landen gauza guztiez arduratzen gara. Jar zaitez harremanetan eta gure proposamena helaraziko dizugu.

Hemen zure seme-alaben urtebetetzeak bereziak izanen dira. Begiratu proposamenak askariarekin eta jarduerekin.

Behar guztietarako espazioak

Lekuren bat behar al duzu zure elkarte edo taldearekin jarduerak antolatzeko? Ostatu hartu nahi al duzu edo otorduak nahi al dituzu, deustaz ere kezkatu gabe? Gure instalazioetan hainbat espazio ditugu, 300 lagun sartzeko modukoak, teknika eta ekipamendu aldetik behar den guztiarekin ederki hornituak.

Astez ere bai

Gainera, udako denboralditik kanpo, 20 lagunetik gorako taldea bazarete, parkea zuentzat irekiko dugu, astelehenetik ostegunera.

Bidaliguzu zure galdera edo eskaera