Pendulu jauzia

Zirrara handiagoa ausartenentzat.
Zintzilikatu zaitez arnes eta soka batetik, pendulu-hegaldi bat egiteko; puenting egitea bezalako sentsazioa sortzen du. Adrenalina-astindu ikaragarria da jende guztiarentzat. Ausartuko zara?

Ibarra gurutzatzen duten 370 metroko bi kable paralelotik zintzilikaturiko zubi batetik dago pendulua zintzilik. Erdigunean, gailu batek bi lianei heltzen die, biak ere parakaidismo erako arnes bikoitz batean finkatuak, saltaria ederki aseguratzeko. Horrela helduta, eta plataforma batetik, amildegira egiten da jauzi, 40 metroko altuera batetik, 70 metroko pendulu-hegaldia egiteko, zabu erraldoi bat balitz bezala.

Segurtasunezko materiala erabili behar da jarduera batzuk egiteko. Material hori Parkeak emanen du.

Gutxieneko pisua:

40kg.

Gehieneko pisua:

90kg.

Adina:

Ibilbide hau egiteko gutxieneko adina 16 urte da.

Segurtasunezko materiala erabili behar da jarduera batzuk egiteko. Material hori Parkeak emanen du

Pendulu Jauzia:

  • Kaskoa
  • Arnesa

Jarduera Prezioa Iraupena
Pendulu Jauzia 35€ 45 minutu