Olentzerok larunbatean eta igandean IrriSarri Land-en gutunak jasoko ditu

Sarrera doakoa da eta asteburuan Olentzero 15etan Ikaztegian egongo da piztuta dagoen txondorraren inguruan eta 17etan Jolastokian. Larunbatean, IrriSarri Land-eko parkeko gabonetako argiak piztuko ditu Olentzerok berak. Etxeko txikienek euren gutunak Olentzerori emateko aukera izanen dute asteburu honetan IrriSarri Land-en. Larunbatean eta igandean, 15etan Txondorraren inguruan egongo da haurren eskeak entzuten eta 17etan Jolastokian, sarrera…

Details

Txondorraren piztuera azaroaren 30ean ospatuko da

Itziar Sistiaga idazlea arduratuko da aurten txondorra pizteaz eta seigarren urtez jarraian txondorra IrriSarri Land-eko lan-taldeak eratu du Hilabetez aritu dira txondorra egiten eta guztira inguruko basoetako 18.000 kilo egur-ikatz erabili dira Sarrera doakoa da Larunbatean, azaroak 30, arratsaldeko seietan hasiko da seigarren aldiz txondorraren piztuera IrriSarri Land-en. Urtero lez pertsona bat omenduko da eta…

Details

Bucardo Enduro Bike irekiaren azken proba

Irrisarri Land abentura parkeak III. IrriSarri Bike Enduro Txapelketa hartuko du, Bucardo Enduro Bike irekiaren azken proba, azaroaren 16an eta 17an Federatutako zein federatu gabeko parte-hartzaileei irekitako proba honetarako izen-ematea Tic Tac Crono webgunean egin daiteke Azaroaren 16 larunbatean eta 17 igandean, IrriSarri Land abentura parkean egingo da III. IrriSarri Bike Enduro Txapelketa. Pirinioak inguruan…

Details

IrriHalloween, badatoz urteko egunik beldurgarrienak.

IrriSarri Land-eko basoan eta IrriHalloween jaiaren barruan, urteko gau beldurgarrienak bizitzeko prest al zaude? Azaroak 1 – 3 bitartean, ostiraletik igandera, hainbat ekintza antolatu ditugu IrriSarri Land-en.  Basoak magikoak direla esan ohi da, eta lasai esan dezakegu IrriSarri Land-eko basoa guztiz magikoa dela. Bada esaten duenik bertan Baxirekin biltzen direla Tartalo, Zugarramurdiko sorginak, Mari eta…

Details

Bike Stock Azoka – Urriak 19-20

Urriak 19 eta 20an Bike Stock Azoka izango da IrriSarri Land-en. Ekintza hau, hain zuzen ere bizikletak lasai eta gustura frogatzeko antolatu da, horrela bat gustatura ibiliz gero, etxera preziorik onenean eramateko. Honako markak izango ditugu stock azokan: Commencal Clash, Mondraker Plunder, GT Force, BH Lynx…   Forfaita (25€-tan) eros dezakezu eta horrekin erreserbatuta duzun…

Details

Udazkena IrriSarri Land abentura parkean!

IrriSarri Land-en 6. denboraldia amaitzeko hiru hilabete falta dira, baina a ze hiru hilabete. Ezin hobeto gozatzeko aukera izango digu, eta horretarako ohiko eskaintzaz gain, hainbat sorpresa antolatu ditugu, familian ala lagunartean gozatzeko.    Jarraian antolatutako zenbat ekintzen berri emango dizuegu:    Bike Stock Azoka Urriak 19-20 Stock azoka honetan jaitsierako bizikleta marka anitz egongo…

Details

IrriSarri Land, LagunDuck ekimen solidarioaren lankide

Beste behin IrriSarri Landek bat egin du LagunDuck ekimenarekin. Acción Marianista para el Desarrollo erakundeak antolatutako IV Ahate Lasterketa Solidarioak bildutako dirua Brasilgo Ferradura Mirim-go Caná hezkuntza eta gizarte proiektura bideratuko da. Olatu Talka jaialdiaren programazioaren baitan, ekainaren 1 larunbatean 10.000 gomazko ahatetxo jaurtiko dituzte Urumeara, lasterketagune bilakatuta. Mundaiz zubitik hasi eta Maria Cristinako zubira…

Details