Zirkuituko tirolinetako bat, Jolastokira heltzen dena, mugikortasun urria duten pertsonentzat. egokituta dago. Canopy zirkuituaren baitan dagoen arren, 450 metroko jaitsiera independentea ere bada.
Zure seme-alaba, bikote edo lagun batekin binaka jaitsi ahal izango zara, gainera.
Photo from Michigan Municipal League flickr account
3 kilometro luze den Canopy zirkuitua Europako luzeena da.
Bi zatitan banaturik dago. Lehenik, batez beste 250 eta 450 metro arteko luzera duten zazpi tirolinako bidea.
Ondoren, tirolina erraldoia, 900 metroko jaitsiera zoragarria.
Tirolina 2Tirolina erraldoiak parke osoa zeharkatzen du, gunerik altuenetik Jolastokiraino. Bertigoa baduzu edo alturei beldurra badiezu, hobe tirolina hau albo batera uzten baduzu. Zure oinen eta lurraren artean 40 metroko distantzia izango da batez beste, eta hegan ari zarela pentsatuko duzu!
Tirolina erraldoiak lasterbide funtzioa bete dezake, gainera, bereziki Jolastokira iristeko presa baduzu. Bestela, Canopy zirkuitu osoa eginez jaitsi ahal izango zara.
remolqueBisitariek IrriSarri Landeko bide eta paisaiez gozatu dezaten nahi dugu, eta horregatik, tirolinen abiapuntura oinez igozteko gomendioa ematen diegu, 15 minutuko paseoa baino ez baita. Gogorik ez badute, ordea, tirolinak abiatzen diren lekurainoko bidea egiten duen 20 lagunentzako ibilgailua dugu, egun osoan zehar, gelditu gabe, gora eta behera dabilena.

Espainiako tirolina luzeenetakoa

900 metro luze den tirolinatik Igantzi eta inguruko mendiak ikusi ahal izango dituzu. Ia minutu bateko jaitsiera zirraragarria.

Abiadura

Abiadura gustuko baduzu, utziezu monitoreei arnesa behar bezala lotzen eta egin salto. Kontrolatutako debertsioa pertsona geldiezinentzat!

7 jauziko zirkuitua

Detaile txikiak atsegin dituzten horietakoa bazara, 7 tirolinako zirkuitua oroimenean gordeko duzu.

Zatoz probatzera, salto batekin ez duzu aski izango

Parteka gaitzazu