Finka inguratzen duten mendiak oso ederrak dira. Klima atlantiarra da, kostatik 20 kilometrora eta Pirinioetatik 30 kilometrora baitago parkea. Horregatik, goiz bakarrean ekosistema ezberdinak ezagutzeko aukera duzu bazkalordura berandu iritsi gabe.

IrriSarri Land parkea zeharkatzen duten hainbat bide dituzu, baita bertatik igarotzen diren beste hainbat ere, tartean Bidasoako Bide Berdea. Adin eta baldintza fisiko orori egokitutako ibilbide errazak dira. Zenbaitek “zerbait gehiago” eskainiko dizute. Zatoz ezagutzera!

  • Paisaia

  • Mendien eta itsasoaren ikuspegi panoramikoa

  • Ibilbide errazak

  • Ibilaldiak basoan

Mil rutas y senderos

Mil rutas y senderos

Hainbat mugarriren bidez, IrriSarri Land eta inguruko fauna, flora, mendiaren erabilera anitzak, finkaren historia eta beste hainbat gauza ezagutzeko aukera ematen duen ibilbidea. Mugarriak, gainera, oso interesgarriak dira haur eta helduentzat. Jaitsi planoa eta egin bidea zure erritmora.

  • 6 kilometroko ibilbidea

  • Ikuspegi panoramikoa

  • 10 interpretazio-mugarri

  • Eta sorpresaren bat edo beste!

  • Ibilbide hau abenturazale txikientzat diseinatuta dago. Sokak, enborrak, eskalada egiteko guneak, eta 50 metroko altueran dagoen tibetar zubia. Dibertsioa eta ariketa ez dira faltako! Ezin duzu galdu!

    • Oztopoak

    • Dibertsioa

    • Tibetar zubia

    Natura-erreserba

    Gure ibilbideak egiteko ez duzu sasoian egon beharrik. Gainera, xarmak (Carpinus betulus) ikusi ahal izango dituzu. Hain zuzen, zuhaitz espezie horri esker eskuratu du inguruneak natura-erreserba izendapena; izan ere, penintsula osoan, soilik bertan daude zuhaitzok.

    Ustekabeko topaketak

    Animalia ugari bizi dira IrriSarri Landeko baso eta larreetan. Ibilaldietan zaldiak, azeriak eta katagorriren bat edo beste ikusi ahal izango dituzu. Eta zuhaitzen artean xehetasunez bilatzen baduzu, galtzagorriak ikusteko aukera ere izango duzu.

    Errekaren hotsa

    Uraren xuxurla presente dago ibilbideetan, ubide ugarik zeharkatzen baitute finka. IrriSarri Landen, hain zuzen, du sorlekua San Juan Xar iturrira doan ubideak. San Juan Xar iturriak, halaber, natura-erreserba izendapena du eta bertako urak ahalmen sendagarriak dituela uste da.

    Zatoz gozatzera, paseo bakar batekin ez duzu aski izango!

    Parteka gaitzazu