Dirt Jump 3

Dirt Jump 3

Lurrezko jauziak dituen parkea. Lau zirkuitu ditu, maila ezberdinetakoak. Mendiko bizikletekin (Dirt Jump modalitatean) nahiz BMX bizikletekin ibili daiteke bertan.

Modalitate ezberdinak lantzeko bizikletak ditugu.

school IrriSarri Landen mendiko bizikleta ezagutzera eman eta oinarritik sendotu nahi dugu. Horregatik, eskola bat sortu dugu haur, gazte eta horren gazte ez direnentzat. Gonbidatuta zaudete, etorri gurekin trebatu, entrenatu eta lehiatzera!

Parkeko instalazioek tokiko nahiz maila altuko nazioarteko txapelketak antolatzeko gaitasuna dute. Baita eskualdeko XC, DH eta beste hainbat txapelketa egiteko ere.

  • Dirt Jump

  • Enduro

  • Downhill

  • XC

  • Freeride

  • Akrobaziak

taller Bizikleten mantentze-lanetara eta erabiltzaileen behar txikiei erantzutera bideratutako tailer bat dugu. Lanabes txikiak eskura jarriko dizkizugu zuk zeuk zure bizikletari konponketa azkarrak egin ahal izateko.

Tailerra mekanika, hidraulika… ikastaroak emateko prestatuta dago.

Zirkuitu berdea

Hastapen zirkuitua. Elkar lotutako peralteak, dobbyak eta aldapa-gainaldeak ditu, eta Freeride, 4X, Dirt Jump eta Race modalitateak lehen aldiz probatzeko aproposa da. Zatoz!

Zirkuitu urdina

Dirt Jump modalitatea probatu nahi dutenentzat. Peralte eta dobbyak dituen zati bat du, goi-lautada batera eramango zaituena, eta bertatik salto errazak egin ahal izango dituzu.

Zirkuitu gorria

Salto eta peralteak dituen tarte bat du hasieran. Bigarren zatian, ordea, Dirt Pipe-a du.
Erdi mailako eta maila profesionaleko bideak ditu. Bertan ibili nahi baduzu, has zaitez entrenatzen!

Mega ramp

10 metroko altueratik abiatzen den maldak 13 metroko jauzia egiteko abiadura hartzen lagunduko dizu. Best Trick edo trukorik onena lehiaketetarako aproposa da, baita salto handietako trukoak entseatzeko ere

Zatoz entrenatzera, eskatu eskolari buruzko informazioa.

Partekatu gaitzazu