Sarrien egiten diren galderak:

Zaila al da iristea?

Irrisarri Landera iristea uste baino errazagoa da:

Iruñetik bazatoz, hartu 121A errepidea Ultzamarako norabidean, eta Belateko tunelak igarota, eskuinerantz doan irteera bat topatuko duzu, Arantzara eta Igantzira joateko.

Donostiatik edo Bilbotik bazatoz, biderik laburrena Irunerantz doana da, AP8 autopista hartuta. Ondoren, Irunen 121A errepidea hartu Iruñerantz, eta 18 kilometrora NA4020 irteera topatuko duzu, Arantzara eta Igantzira doana.

Bizikleta eraman behar al dugu?

Zure esku dago! Bizikleta ekar dezakezu, edo nahiago baduzu, hemen ditugunetako bat alokatu dezakezu.

Alokatzeko ditugun bizikletak lehen markakoak dira, eta urtero berritzen ditugu, kalitatea eta segurtasuna bermatzeko

Zein adinetik aurrera egin daitezke jarduerak?

Jarduera bakoitzak segurtasun-arau zehatzak ditu:

Tirolina erraldoia: adinak ez du garrantzirik, baina bakarrik jaisteko 40 kilo pisatzea eta 1,45 metro neurtzea derrigorrezkoa da.

Pendulua: 1,5 metro baino gutxiago neurtzen eta 45 kilo baino gutxiago pisatzen dutenek ezin dute jauzi egin.

Gainerako jarduerak egiteko ez da baldintza fisikorik bete behar. Baina guraso eta monitoreei kasu egin behar zaie!

Aparkalekua doakoa al da?

Aparkalekua doakoa da jardueraren bat egiteko sarrera erosten duten IrriSarri Landeko bisitari guztientzat.

Gainera, parkean ostatu hartu baduzu, ez duzu autoaren egonaldia ordaindu beharko.

Nola erreserbatuko dut jauzi bat tirolina erraldoian?

Jarduerak egiteko txartelak web-orrian eskuratu daitezke, baita parkeko informazio- eta harrera-gunean ere.

Tirolina erraldoiak, baita gainerako jarduerek ere. (jolastokirako izan ezik), ordutegi bat dute. Sarrera web-gunean nahiz parkean eskuratzerakoan jakingo duzu ordutegia.

Ba al dago wifi konexiorik?

Wifi seinalea parke osora zabaltzen dugu. Dena den, askoz gehiago gozatuko duzu egonaldian sakelekoari oporrak ematen badizkiozu.

Ez duzu erantzunik aurkitu?

Adierazi zure zalantzak ondorengo laukian. Atseginez eta ahal bezain laster erantzungo dizugu
MASKOTAK SAR AL DAITEZKE?

Zure maskotarentzako gune bat prestatzen ari gara

ERAMAN AL DEZAKEGU JATEKOA?

Bai!, gustu eta sakela guztiak hartu ditugu aintzat.

IKUSKIZUNAK

Kontzertuak, erakusketak, emanaldiak… antolatu nahi ditugu

Desde luego, IrriSarri Land está pensado para que podáis traer comida. Si se os ha olvidado la comida, tenemos una oferta gastronómica para todos los gustos y bolsillos

IKUSI IRITZIAK

Eta ez ahaztu zure esperientziaren berri ematea

Irrisarri Land Igantzi herrian dago, Nafarroako iparrean, Frantziarekiko eta Gipuzkoarekiko ia mugan, leku bakandu batean, hurbileneko herrigunetik 5 km-ra.
Katastroaren arabera, 750.000 m2 ditu (75 Ha).

Paisaia guztiz ederra dauka, basoz eta belardiz beterik. Horietan bazkatzen dira bertako arrazako zaldiak, herriko behi gorriak eta latxa ardiak. Orografia ondulatua da. Mendixkek, mendi-hegalek eta errekek betiereko berdeen paleta marrazten dute. Erdigunean, jauretxe bat, Irisarri jauregia. Artzain-txabola ugarik, eta nekazaritzarako nabe batek osatzen dute finkako eraikin-multzoa. Jabegoak albait gehien errespetatu nahi izan du lurraren egungo egoera, eta, behar beharrezkoa gertatu ezean, ez dira eraikin berririk altxatu.