Asteburua modari eskainia IrriSarri Landen

Asteburu honetan, lehen IrriSarri Fashion Weekend ekitaldia eginen da abentura parkean, modari eskainia, tokiko diseinuak eta dendak sustatzen saiatzeko. Guztira, 8 denda eta diseinatzailek, 5 moda-blogarik eta hiru ile-apaindegi eta estetika-zentrok parte hartuko dute asteburu honetan Nafarroako abentura parkean antolaturiko lehen IrriSarri Fashion WeekEnd ekitaldian. Izan ere, asteburu osoan, boutiqueek eta diseinatzaileek denboraldi honetarako prestatu…

IrriSarri Land asteburu honetan berrirekia

IrriSarri Landa Resort-Abentura Parkea berriz ere zabalik egonen da ostiral honetan, otsailaren 12an, nobedade interesgarriekin jardueretan nahiz instalazioetan. Resort-a asteburuetan egonen da berriro zabalik: ostiraletan, 14:00etatik 18:00etara, jarduerak, eta afariak bukatu arte, jolastokia, eta larunbat eta igandeetan, goizeko 10etatik aitzina. Argi-orduak luzatu ahala, instalazioak ordu gehiagoz ere egonen dira zabalik. Ikasleen oporraldietan egunero dago irekita.…

Xabier Euzkitzek IrriSarri Landeko txondorra piztu du

Xabier Euzkitze arduratu da aurtengo txondorra piztez. Bigarren urtez jarraian, parkeko langileek txondor bat eraiki dute inguruko hainbat ikazkinen laguntzarekin. Kazetari, bertsolari eta aurkezle gisa, besteak beste, egin duen ibilbideagatik omendu dute Euzkitze, euskaldunen hainbat belaunaldirentzat erreferentzizko pertsonaia mediatikoa izan baita. Iaz omendu zuten Iñaki Perurenak pasa dio eskultura-oroigarria Euzkitzeri. Joxe Elgorriaga parkeko gerenteak eta…

Agur Javier

Javier Hernándezi oroitzapen-omenaldi hunkigarria Iragan urriaren 25ean, gure parkearen bultzatzaile nagusietako bat zen Javier Hernándezi oroitzapen-omenaldi hunkigarri eta xume bat egiteko bildu ziren senide, lankide eta lagunak; musika, hitz ederrak, eta bereziki, esker onak, ez ziren falta izan. “Zure ametsetan gure erraiak” dio bere oroimenez landatu genuen pikondoaren azpiko plakak. Hala, gure bihotzetan ez ezik,…

Jokatu Laser Tag-ean zure lagunekin!

Udako denboraldiarekin batera estreinatutako jardueren artean da Laser Tag jokoa. Haur zein helduentzako jarduera da, erabat kaltegabea, eta horregatik, ez da inolako babesgarririk behar. Joko lehiakorra da, bi talderen arteko borroka islatzen duena. Paintballean ez bezala, munizioa laser uhina da, eta jokalariek ez dute kolpeetatik babestu behar. Tiroak erregistratzeko sentsore batzuk ditu, eta hildakoak zein…